2017/05/29

Uda, aldi solidario bihurtu nahi? Hemen duzu aukera!

Eleizbarrutiak bazterketaren eremuan Jesusen Jaungoikoagaz bat egiteko esperientziak antolatu ditu udarako Ceutan (uztailaren 1etik 9ra) eta Marokon (uztailaren 14tik 23ra). Batean zein bestean, kulturen arteko hartu-emonean, persona nagusiak, desgaitasunen bat daben personak, umeak zaintzen dabezan erakundeakaz alkarlanean jardutea da helburua.

Ebanjelizazino eta Katekesirako, Karidade eta Zuzentasunerako eta Misinoetarako Ordezkaritzek eta Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek gehien sufritzen dabenez arduratzen diran erakundeakaz alkarlanean jardutea eskaintzen deutsie gazteei. “Goizez, jarduerak garatuko doguz Kurutze Zuriko frantziskotarren egoitzan desgaitasunen bat daben pertsonakaz, umeakaz eta jardungo dogu El Príncipe auzoan eta etorkinakaz San Antonio zentroan eta CETI zentroan (aldi baterako barneratze-zentroa etorkinentzat)”, dinoe antolatzaileek.

Arratsaldez, bizi izandako esperientzia batera jarri eta horren inguruan hausnartuko dabe “Jaungoikoaren Hitzaren argitan”. Izena emoten dabenek heziketa jaso beharko dabe kanpamentuetara joan aurretik.

 


Bizkeliza.org webgunetik hartuta

2016/02/26

Eliza, Big Bang-a, astronautak eta estralurtarrak

Georges Lemaître, Big Bangen aita
Batzuk eliza Big Bang-en teoriaren aurka dagoala pentsatzen dabe. Guztiz kontrakoa izan danean, BigBang-en teoria Georges Lemaître deitutako abade batek proposatu eban

G. Lemaître eta A. Einstein
Artikulu interesgarri honetan: Un cura dio la “más bella explicación de la Creación”, según Einstein” Big Bang-en teoriaren historia oso ondo kontatzen da. 

Hantxe bertan azaltzen danez, garai horretako Aita Santuak Big Bang-en teoria “dogma” bihurtu gura eban, baina Lemaitrek hori ez egitea aholkatu eutson. Zientziak bere bide propioa eduki behar daualakoan. Garai horretan “fededunek” unibertsoak sorrera ebala defendatzen eben; “ez fededunek” unibertsoa betidanik existitu zala mantentzen eben bitartean.


Aldrinek ilargian Jauna hartu eban
Duda barik, zientzialariak pertsonak dira, eta bakoitzak gura dauan sinesmena eukiko dau. Han doguz muturreko adibide bi: Alde batetik, Yuri Gagarinek “zeruan jainkorik ez egoala” esan ebala kontatzen da, gezurra izan arren. Beste alde batetik, ilargian jan eta edan ziran lehenengo “gauzak” Kristoren gorputza eta odola izan ziran. 

Dirudienez astronauta gehienak sinestunak dira… baina ezin dabe adierazi. Batek daki.

Aldridek ilargian erabili eban kaliza Jauna hartzeko
Amaitzeko, batzuek Marten bizitza topatuz gero, elizak bere doktrina aldatu beharko daula dinoe. Dirudienez, ez dabe entzun azkeneko Aita Santu biek Eliza alienigenak bataiatzeko prest dagoala argi esan dabela (Estralurtarrek hori eskatzen badabe, jakina !!)... Azkenean, Katoliko berbak zera esan gura dau: Unibertsala (Arraza, hizkuntza, nazio, baita unibertsoko adimendun espezie, guztientzat).


2016/01/27

Errukiaren Jubileurako Frantzisko Aita Santuaren Otoitza


Jesu Kristo gure Jauna,

Zuk, zeruko Aita bezala errukitsu izaten irakatsi diguzu,

eta Zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten duela esan diguzu.

Erakutsi guri zeure aurpegia, eta lortuko dugu salbamena.

Maitasunezko zure begiradak libratu zituen Zakeo eta Mateo diruaren esklabo izatetik;

baita adulteriogilea eta Magdalena ere

zoriontasuna izaki huts den norbaitengan bilatzetik;

Pedrori negarra eragin zion saldukeria egin ondoren,

damututako lapurrari, berriz, Paradisua ziurtatu zion.

Egizu, gutako bakoitzak entzun dezala, geuri esandako hitza bezala,

Zuk emakume samariarrari esandakoa:

Jainkoaren dohaina zein den jakingo bazenu!

Zu zara ikusezina den Jainkoaren aurpegi ikusgarria,

ahalguztidun izatea, batez ere, barkatzean eta errukitsu izatean

erakusten duen Jainkoarena;

egizu, Eliza izan dadila, munduan, zure aurpegi ikusgarria,

Zu baitzaitu Elizak bere Jauna, piztua eta aintzatsua.

Zuk hala nahirik, argaltasunez jantziak dira zure apaizak ere,

benetako errukia senti dezaten ezjakinentzat edota oker dabiltzanentzat;

egizu, horiengana hurbiltzen denak suma dezala

zain duela Jainkoa, bera maitatzeko eta barkatzeko.

Bidali guri zeure Espiritua eta sagara gaitzazu guztiok haren igurtziaz

errukiaren Jubileua Jaunaren onginahi-urtea izan dadin

eta zure Elizak, gogo-berriturik, Berri Ona behartsuei eman diezaien,

gatibu eta zapalduei askatasuna hots egin

eta itsuei ikusmena eman diezaien.

Hala eskatzen dizugu, Ama errukitsua den Andre Mariaren otoitzarekin bat eginik,

Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean errege bizi baitzara gizaldi eta gizaldietan.

Amen.

Loiolako Santutegiko Webgunetik hartuta

2015/11/25

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna





Bideo honek ederto baten erakusten dau Emakumeenganako Indarkeriaren aurrean ezikusiarena egiten dogula. Nazareteko Jesusen garaian ere ez egoan bardintasunik gizon eta emakumeen artean, "Emakume Adulteriogilea"ren pasartean irakurri daikegun moduan (Jn 8, 1-11).

Askotan erakutsi eban Jesusek emakumeenganako jarrera “berezia”, ingurukoentzako probokazino handia izaten zana. Moisesen Legeak, Jesusen garaiko judutarrentzako lege sakratua, senarra ez dan gizon bategaz ibili dan emakumea harrika hil behar dala esaten dau. Fariseuak eta Lege Maisuak Jesusen mezuaren kontra egozan eta beragana hurbildu ziran probokatu gurean. Jesus Legearen kontra ebilela erakutsi gura eben, salatu eta zigortu ahal izateko.

Jesusek baekian legearen kontra berba egiten harrapatu gura ebela eta une horretan “ezikusiarena” egitea zan aukerarik errazena legeagaz eta lege-maisuakaz arazorik ez izateko. Jesusek, Joanek idatzi eban legez, ez eban “ezikusiarena” egin. Bere erantzuna argia eta garbia izan zan:

“Zuen artean pekaturik barik dagoanak bota deiola lehenengo harria”

Esaldi horregaz erabateko bardintasuna ezartzen eta aldarrikatzen eban gizon eta emakumeen artean. Gizon hareek eta emakume harek eukiezan pekatuak eta oker egindakoak bardintzat joten ebazan, emakumea edo gizona nor zan begiratu barik.

Jesusek gizon eta emakumeen bardintasunaren alde egin eban eta emakumeen kontrako indarkeria salatu eban, ezikusiarena egin barik.

Egin daigun guk ere bai, bere jarraitzaile garanak, gauza bera. 


2014/12/03

Minusbaliotasunen bat daben pertsonen nazioarteko eguna.


Euskeraren eguna ospatzen dogu abenduaren 3ko honetan. Xabierko Frantziskoren eguna. Misiolarioen eguna. Nafarroaren eguna ere bai. Baina ez bakarrik hori, Minusbaliotasunen bat daben Personen Nazioarteko Eguna ere bada.

"Cuerdas" izeneko metrai labur hau ekarri deusku ikasle batek, ezgaitasunen bategaz bizi diranak be gogoan izan daiguzan.

Lehenengo bideo honetan metrai laburraren "trailer"-a ikusi daikezue:


Bigarren hau Telemadrid-ek egindakoa da, "Cuerdas" metrai laburraren oinarri izan dan ikaslearen inguruan.


2014/10/01

GAZTELIZA 2014


Badago 2014ko GAZTELIZA topaketan izena emoteko epea zabalik!!!


Bizkaiko Elizbarrutiko gazteek Gotzainagaz egiten daben urteroko topaketa honen inguruko informazino gehiago gura badozu, edota izena emon gura badozu, EGIN KLIK HEMEN!!!




Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?


Hona hemen ALBOANek abian jarri dauan kanpainaren ganeko informazinoa.

Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?


Esteka honetan ALBOANen kanpainari buruz gehiago irakurri daikezu:

ALBOAN - Zer ezkutatzen dau gure mugikorrak?

Egizu GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAren alde.