2010/12/22

2010/11/19

Begoñazpi ikastolako bihotza: Ikasleen Proiektu Solidarioa

Eskerrik asko !!!! 46 ikasle Talde Solidarioan apuntatu zarie. Pasaden astean lehenengo batzarra ospatu genduan. Eta batzar horretan hurrengo helburuak adostu zenduezan:

- Bigarren Hezkuntza sentsibilizatzea.
- Ikastolako kanpainak bultzatzea
- Palenqueren aldeko konpromisoak bultzatzea
- Gaixoen aldeko kanpainak bideratzea

Eta 5 batzorde ezbardin sortu ziran:

- Arropa batzak (Azaroaren 22an eta apirilak 4an) Eguaztenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Janari batza. (Gabonaldian) Martitzenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Palenque aldeko Jaialdia. Astelehenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Merkatu txikia gaixoen alde: Martitzenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.
- Tapoi batza gaixoen alde: Eguaztenetan goizeko jolasketa orduan batzartuko dira.

Eskerrik asko guztioi eta animo !!!

2010/11/18

Begoñazpi ikastolako ikasle batzuk Herri irratian

Gaur goizean, Ane, Abraham, Gorka, Juana eta Emilio Herri Irratira joan dira, Juanma eta Mariagaz  Ikusiz ikasi V.zinema asteari buruz berba egiten.

Irrati saioa entzun gura badozu, hemendik deskargatu: Iglesia hoy 2010/11/18

Benetan, aurtengo danon jarrera eta parte hartzea bikain izan danez, zorionak eta eskerrik asko ikasle eta irakasle guztioi.

2010/10/26

Begoñazpi ikastola "Ikusiz ikasi" zinema astean


Aurreko urteetako moduan, aurten be Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak  Hezkuntzarako Elizbarrutiko Idazkaritzagaz batera antolatu dauan V. Zine Astean parte hartzen ari gara aste honetan.

Gaztetxo eta gazteentzat erakargarria dan zinearen bidez, giza balioak eta balio espiritualak sustatu nahi dira jarduera honetan.

LHko 5. eta 6. mailako ikasleek “Planet 51” filma ikusi dabe astelehenean. DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek “School Rock Band” filma ikusi dabe.

DBHko 1.  eta 2. mailako ikasleek “City of Ember”, bariku honetan ikusiko dabe.

Orain geletan ikusitakoa lan egitea tokatzen jaku. Gustatu jatzue tokatu jatzue pelikula?

Informazio gehiago gura badozue www.bizkeliza.org/juventud web orrian dozue.  

2010/10/20

Otoitzak euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

Gaur beste esparru barri bat zabaldu dogu: Otoitzak. Atal barri honetan otoitzak batuko doguz , bai euskaraz, bai ingelesez, baita frantsesez be. Han be sortu doguzan bideo-otoitzak sartuko doguz. Apurka apurka joango gara materiala gehitzen. Espero dogu lagungarria izatea.

2010/10/19

Gazteen gurutzea Begoñan (Erlijio 2.0)


Joan dan barikuan, urriaren 1ean, Begoñako Basilikara joan ginan, Gazteen Gurutzearen aurrean Elizbarrutiko Gazte Idazkaritzak antolatutako otoitzaldian parte hartzen.

Gazteen Gurutze hau, Juan Pablo II. Aita Santuak munduko gazteei egindako oparia da. Erroman egoten dan arren , aurreko asteburuan Bilbora heldu zan , bere inguruan hainbat otoitzaldi egin ziralarik.

Ikastolatik joan ziran 326 gaztek (DBH 3. mailatik Batx. 2. mailara), hausnarketa eta otoitz egin eben honako galdera honen aurrean: “ Nortzuk dira gaur egun munduko gurutzeratuak?

2010/09/10

OINARRIZKO HIZTEGI TEOLOGIKOA

Teologia: Jainkoari buruzko jakintza, bereziki erlijio bakoitzeko errebelaziozko edukien edo erlijiozko sineste-jardueren gogoeta eta azalpen metodikoa, fedearen argitan egina.
Teofania: Jainko baten benetako agerpentzat hartzen den gertakaria.
Sinestun: Sinesmena duen pertsona; fededuna.
Agnostiko: Metafisikoa den zernahi, eta bereziki Jainkoa, ezagutezina delako iritzia duen pertsona.
Ateo: Jainkoaren izana ukatzen duena.
Sakratu: 1. Jainkozko edo erlijiozko gurtza jasotzen duena. 2. Erabateko begirunea eskatzen duena.
Profano: Erlijiozkoa ez dena; gauza sakratuak behar den begirunearekin erabiltzen ez dituena.
Gurtza: Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, egiten zaien erlijiozko gorazarrea; gorazarre hau egiten den zeremoni edo ekintza-multzoa.
gorazarre: Norbait ohoratzeko edo goraipatzeko ekintza.)

2010/09/07

Biblia: Guiness Errekor Liburua

Guiness Errekor Liburuaren arabera, Biblia da inoizko libururik irakurriena, 2,5 bilioi inguru alerekin 1815. urtez geroztik. Osorik edo zatika, 2.454 hizkuntza edo dialektotara itzulita dago. Biblia izan zan, inprenta asmatu ondoren, Gutenberg-ek argitaratu eban lehenengo obra handia, 1455ean.

2010/09/01

Erlijio 2.0 Bloga: Euskeraz dagoan erlijiori buruzko materiala batzeko webgunea

Begoñazpi ikastolako erlijio irakaslea naz eta blog honetan erlijiori buruzko euskeraz dagoan materiala batuko dot. Otoitzak, mapak, bideoak, sites... Euskaraz oso material gitxi dagoanez interneten, material gehiena nik egingo dot, dbh eta batxilerrean klasean lan egiteko erabiltzen dodana. Ekarpen eta komentario guztiak nire e-mailean jasoko dodaz. Bihotz-bihotzez: Eskerrik asko proiektu honetan parte hartzeagaitik.

emiliomanas@begonazpi.org