2012/01/16

Usparitza doktorea, gaur egungo samariar onaren eredu, zendu da.


DYAren sortzailea, Usparitza doktorea, pasaden barikuan zendu zan. Usparitza doktoreak azaltzen ebanez "samariar onaren" parabola inspiratuta DYA erakundea fundatu eban.

"Detente Y Ayuda" DYA "Geldi eta Lagundu" lelopean errepidean laguntza emateko alkartea sortu eban. Erakunde honek 35 urte daramatza, inolako irabazi asmorik gabe, euskal errepideetan zehar gidariei seguruago zirkula dezaten laguntzen.


DYAren webgunean azaltzen danez:

"Hasiera batean bi arrazoi nagusi izan ziren elkartea sortzeko:


- Istripu edo matxura kasuetan gidariek gero eta gutxiago laguntzen zioten elkarri.

- Ez zegoen istripua zuten pertsonei modu arautu, metodiko, seguru eta eraginkorrez laguntzeko eta hauek eramateko ardura zuen inolako anbulantzia-zerbitzurik.

Horregatik, 1996. urteaz geroztik DYAren bereizgarri diren anbulantzia horiak probintziako txoko guztietatik ibiltzen dira egunero, beren laguntza beharrezkoa den lekura minutu gutxitan heldu ahal izatearren."

Gaur, Usparitzaren doktorearen hileta izango da. Euskaldun eta kristau askorentzat eredu izan da. Mila esker Juan Antonio. Goian bego.

Gure doluminak bere sendieentzat eta DYAren familiarentzat.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina