2012/02/28

Zeru-lurren kreazioa (Biblia Bidean Lehen Urratsak)



Jainkoak esan zuen: "Egin dezagun gizakia, izan bedi gure antzeko, gure irudiko; menpera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurren narrastaka dabiltzan piztia guztiak". Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizaseme eta emakume egin zituen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak.

Bakea eta Adiskidetzearen aldeko Otoitzaldiko homilia

Anai-arreba maiteok.

1. Zoriontasunek Kristogan barritasuna jadetsi dabenen lekukotasun biziaren erakusle dira. Zoriontasunen artean, bakegileei jagoke bat: “Zorionekoak bakezaleak horreei Jaungoikoak bere seme esango deutse-ta” (Mt 5, 9). Zoriontasunak aldarrikatuz, maitasunaren lege barria nabarmendu da lege zaharraren gainetik. San Paukok inoanez, “norbait Kristogan badago, izaki barri da; zaharra zana igaro da; barriztu egin da guztia” (2 Kor 5, 17). Jesusek gizakien arteko hartu-emon barria hasten eta ahalbideratzen dau: “zure lagunurkoa zeure burua lez maite izango dozu” hori agindu barriak gainditu dau: “maite eizue alkar Nik maite izan zaituedan lez”. Ez hori bakarrik, Jaunak dinoskunez, Jaungoikoaren seme eta alaba izateak arerioak maitatzea eta jazarten gaituenen alde otoitz egitea eskatzen dau (ik. Mt 5, 44).


2012/02/17

Bake eta adiskidetzearen aldeko otoitzaldia

Otsailaren 25ean, zapatuz, Bake eta Adiskidetzearen aldeko otoitzaldia ospatuko da Euskal Herriko hiru elizbarrutietan. Gasteizen, ekitaldi hau arratsaldeko 18,00etan izango da San Migel parrokian; Donostian, eguerdiko 12,00etan, Iesu parrokian eta Bilboko Elizbarrutian, arratsaldeko 17,00etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Deialdi hau dala-ta, on Mario Izeta Bilboko Gotzainak ondoren hitzez hitz jasoten dogun mezua idatzi deutso Elizbarrutiari:

Anai-arreba maiteok:

Bilbao, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiek eta euren artzainek luzaroan eta sakontasunez esku hartu dabe Jaungoikoaren doea dan bakearen aldeko jardunean. Horretarako, besteak beste, eten barik egini zan da otoitz, bakarka zein alkartean. Otoitz horren ondorena be bada gaur egungo egoera hau.

2012/02/09

Begoñazpi laikoen Europar Kongresuan




Begoñazpi elizbarrutiko ikastolak Florencian ospatu zan Laikoen Europar Kongresuan parte hartu eban, Areatzako Sakramentu Guztiz Santua alkarteko kide dan aita Pedro C. Núñezek beren-beregi konbidatuta. Jose Ignacio Ortuzar irakasleak parte hartu eban urtarrilaren amaieran ospatu zan topaketan.

2012/02/07

Esku elkartuak. Gosearen aurkako kanpaina

"Manos Unidas - Esku elkartuak" Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde Katolikoa, eta boluntarioek osatuta da gure hau, eta gosea, pobrezia, azpigarapena eta hori guztia eragiten duten arrazoien aurka borrokatzea da bere helburua. Manos Unidas erakundeak, 1960an sortu zenetik, bi helburu garrantzitsu eta osagarri lortzera bideratu ditu bere ahaldegin guztiak:

- Hemengo jendeak garapen bidean dauden herrialdeetako errealitatea ezagutzea, eta bizi duten egoerarekiko sentsibilizatzea.

- Hegoaldeko herrialdeekin lankidetza sustatzea, eta Afrika, Asia eta Ozeania garatzeko proiektuak bultzatzea eta diruz laguntzea.


FLORENTZIAN IZANIKO EUROPAKO LAIKOEN BILTZARRA

Urtarrilaren 19tik 21era, hiru egunetan, gaur egun, bertako Elizbarrutiaren Espiritualitate etxea dan Toskana inguruan dagoan Strozza noble- familiapean, eraikitako dominikoen komentuan izan zan topaketa.


Sakramentinoak antolatutako mintegi honetara joatekogonbidapena Areatzako Sakramentinoetako Aita Pedro C. Nuñezen eskutik jaso eban Begoñazpi Ikastolak. Biltzarraren ardatza krisi ekonomiko globala dogu, beti be, krisi antropologikoari loturik; nabarmentzekoa krisialdi honen ondorioek (ez beti onak) irakurketa ebanjelikoaren beharra be izan dabela azpimarratu eta nabarmenduz. Biltzarrari amaiera emoteko, aita Pedro Julian Eymarden(Sakramentinoen Kongregazioaren sortzailea) bizitzak hausnartzeko aukera bikaina emon euskun.

2012/02/03

San Blas, eztulak blast!

Ohitura zaharretan jasoten dan lez, San Blas egunean bedeinkatutako kordelak erre egiten dira aitagure bat errezatzen dan bitartean, saman bederatzi egunez eroan ostean. Guzti hau zuzen beteten bada, San Blasek eroalearen eztarria urte osoan zainduko dau. Gaur, makina bat lagun hurreratuko da Bilboko San Nikolas elizan dagoan santuaren irudira. Gotzaina buru izango da Abadiñoko San Trokaz Martiria parrokian goizeko 11,00etan ospatuko dan eukaristian.


-------------------------------------------------------------------
Elizeak San Blas gotzain eta martiriaren eguna ospatzen dau gaur. Egun osoan zehar, Bilbon zein Abadiñon, bedeinkapenak egingo dira ospakizun desbardinetan. Durangaldeko herrian, goizeko 9,00etan ospatuko da lehen eukaristia. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, 11,00etan izango da. Arratsaldez, ospakizun bakarra egongo da 18,00etan.