2012/03/27

Lan erreforma eta greba orokorrerako deialdia dirala-ta

Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritzak oharra kaleratu dau, besteak beste, Gobernuaren ekimenez Diputaduen Kongresuan oraintsu onartu daben lan erreformarako lege-dekretua gogora ekarriz. “Sindikatuek martxoaren 29rako greba orokorra deitu dabe, erreforma horren aurkako jarrerea adierazoteko, langile guztien eskubideentzat atzeragarritzat joten dabelako eta, ekonomia eta finantza krisialdiaren eraginez, indarrean jarten diharduen neurriei gehitzen jaken beste neurri bat dala uste dabelako.


Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritzako arduradunek lagungarri desbardinak eskaini dabez, aitatutako dekretuaren oinarrizko edukinak ezagutzera emoteko eta erreformaren beraren eta greba orokorrerako deialdiaren balorazino batzuk egiteko.

Horretarako, material honeek aurkezten dabez erreferentziatzat: Donostiako Gizarte Idazkaritzaren eta Justizia eta Bakearen “Zer lortu gura da lan erreformeagaz?” eta “Greba orokorrerako deialdia” dokumentuak; Demokraziarako Epaileek lan erreformea dala-ta atera daben agiria eta Bizkaiko HOAC eta JOC mobimentuen agiria: “Lana gizatasunez beteteko greba orokorra”.

Gainera, Benedikto XVI.aren “Caritas in Veritate” azken entziklikatik ateratako testu bi be nabarmendu dabez:

2012/03/26

2012ko Elizbarrutiko Zeinuaren aurkezpena

Apurka-apurka hurreratzen goaz kurso honetako Elizbarrutiko Zeinua egingo dan egunera, hau da maiatzaren 11ra. Zehaztuta dagoz edukinak eta ekintzak eta parrokietan, alkarteetan eta ikastetxeetan zeinuaren ingurukoak prestatzeko elementuak.


Aurtengo azpimarraren haritik, Zeinuak krisiaren gordintasuna –langabezia, behin-behinekotasuna,...- bete-betean jasaten daben gazteak kontuan hartuko ditu.

Aurtengo Zeinuaren aurkezpen ofiziala datorren barikuz, martxoak 30 (M29+1) , egingo da, goizeko 10,00etatik aurrera, Barrian (lehenengo solairuko aretoan).

Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta eta moldatuta

2012/03/23

Bizitzaren aldeko eguna

Astelehenean, martxoaren 26an, Elizak Bizitzaren aldeko Ihardunaldia ospatzera deitzen gaitu, eta munduko eliza guztiekin batera, gure Elizbarrutian be, ekintza ezbardinak antolatuko dira.

Aurten, Bizitzaren aldeko ihardunaldiaren leloa hauxe dugu: "Maita ezazu bizia, bizi guztia".

Honegaz, bizia dohain hoberena eta handiena dala azpimarratu gura da.

Biziaren dohainik gabe beste dohain guztiak ez  genduezala jasoko ohartarazi gura deusku, eta hain justu horregatik da bizia dohainen dohaina, eta horregatik maitatu behar dogu.

2012/03/21

Inaziotar Bidea

1522 urte hartan Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz. Gure helburua, XXI. mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.

Erromesak altxor bilatzaileak dira. Urre bila dabiltzanak bezalaxe, erromesak ere bilatzeko egarriak bultzatuta mugitzen dira. Bilatutako altxorrak barrukoak dira beti: barkamena edo adiskidetzea, bizitzari beste norabide edo biziera bat bilatze, egindako aukeraren baten berrespena, norbait edo zerbaitekiko aldeak markatzea, norbere nortasuna bilatzea edo lantzea, norbere idealak garbitzea… Erromesa beti da ase gabe dagoen gizon edo emakume bat, baina nolabait sumatzen duena, bere barruko huts hori baketzea posible dela uste duena… eta bidean jartzen da. Gaur egungo erromesak, “ameskeria kontsumistaren” zentzugabekeriari egin behar dio aurre, asetasunaren, plazeraren – gozamenaren etengabeko bilaketa gisa ulertuz, ia gogoetarik egin gabe eta onartutako erantzukizunik gabe.
“San Ignazioren Bide” gisa ezagutzen da, gida honetan adierazten dugun bide hau, Loiolako Ignazioren jaiotetxetik (Azkoitia eta Azpeitia artean, Euskal Herrian, dagoen jauregi bat), “San Ignazioren Leize-zulo” gisa ezagutzen den Manresako hiriraino (Montserrateko Monasteriotik gertu, Katalunian). Loiolan, bere lehen konbertsio espirituala izan ondoren, Ignaziok, Jesusi jarraitzeko gogo bizia sentitu zuen, aurrez beste askok egin izan zuten bezala, bere garaiko gizarteak eman zizkion bizierak baztertuz. Ignaziok “korrontearen aurka” joatea erabaki zuen eta Jerusalemerako bidea hartu zuen, Bartzelonara eramango zuen Errege Bideari jarraituz. Han itsasontzi bat hartu behar zuen, bere erromes-bidea jarraitzeko, Lur Santuetara.

Inaziotar bidearen webgunetik hartuta

Dbh 4.mailako etikako lanak egiteko gaiak (Etika eta Gizarte Hezkuntza)


"Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza" ikasgaiaren edukianak kontutan harturik, hauxek dira taldeko lanak egiteko gaiak:

Bizikidetza.
 
–Norberaren nortasuna, askatasuna eta erantzukizuna.
– Adimena, sentimenduak eta emozioak.
– Pertsonen arteko harremanak komunikazio elektronikorako espazio berrietan. Bizitza pribatua eta datu pertsonalak babestea.
– Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak. Gatazkei aurre egiterakoan indarkeria baztertzea. Aurreiritziak eta estereotipoak baztertzea. Elkarrizketa batean egon daitezkeen iritzi guztiak entzuteko ahalmena.
– Gatazka eta bitartekotza.

2012/03/08

Praktika onen saria Begoñazpi ikastolari

Atzo, martxoak 7, Begoñazpi ikastolak jaso eban Zamudioko parke teknologikoan, Euskaliteko 400 Klubak antolatuta, Eraginkortasun eta Lehiakortasun praktika onei emoten jaken saria.
Topaketaren IX. ekitaldi honetan, Begoñazpi ikastolagaz batera (Baloreak agerian), enpresa honeek heldu ziran finalera: Patricio Echeverria korporazinoa (Hona hemen zure geroaren giltza); Osakidetza Bilbao Eskualdea (Herritarren partaidetza osasun kudeaketa jasangarrian. Puntu berdeak); IEFPS Tartanga (Enplegurako heziketaren on-line kudeaketa LHko institutu batean); CTI Soft (Hausnarketa estrategikoaren zabalkundea) eta Euskaltel S.A. (Lanpostuaren malgutzea).

Ikastolan, ikasketa zerbitzu proiektu honek garrantzi handiko aldaketa metodologikora daroaz. Eguneroko erronka, hobetzea eta barritzea danez, atzokoa lako autorpenek, “aurrera egiteko indarra emoteaz ganera, bide onetik goazala be adierazoten deuskue”, ikastolako kideek esan dabenez.

bizkeliza.org webgunetik hartuta

gehiago ikusteko: begonazpi.org


2012/03/06

Zergaitik da San Joan Jainkoarena Suhiltzaileen zaindaria?


Aste honetan Bilboko suhiltzaileek hainbat ekintza antolatu dabez, San Joan Jainkoaren egunaren inguruan (Martxoak 8).  Esate baterako, pasaden zapatuan, azkenekoz, ate irekien eguna Garellanoko Parkean ospatu eben, Miribillako Suhiltzaileen egoitza lekualdatu baino lehen.
Baina nor izan zan San Joan Jainkoareana? eta Zergaitik San Joan Jainkoarena, Anai Ospitalarien Sortzailea izateaz aparte, suhiltzaileen zaindaria da?

Gure postontzian erantzun zuzena itzi, zure datuekaz batera, eta sari bat jaso daikezu:


Erantzunik onena sari txiki bat eukiko dau. Animatu zaitez !!

2012/03/02

Begoñazpi Ikastolako "Baloreak Agerian"



Begoñazpi Ikastola, Euskalit Fundaziora (Kalitaterako Euskal Erakundea) urtero antolatzen dauan 400 Clubeko Praktika Onen sarietara aurkeztu da, martxan daukagun Ikasketa eta Zerbitzu Solidario proiektuagaz. Hainbat erakunderen artean finalista gelditu gara.


Bozkatzeko epea, martxoaren 6ra arte da.

ANIMATU ZAITEZ!