2012/05/24

Babelgo Torrea

Jesus Garitaonandia
Jesus Garitaonandia

Gutxi gara eta ez gara konpontzen. Ezin gara aitu alkarrekin; ezin ulertu bata bestearekin. Horixe ikusten dogu munduari begiratuta; baita geure Euskal Herriari begiratuta ere. Elkar ulertu ezina, hauxe da pekatuaren ondorengo triste bat.

Berbea da pertsona gareanon ezaugarririk nabarmenetarikoa. Abereak eta landareak ez dakie berbetan. Guk, ostera, berbearen bidez, gure egia eta gure izatea agertzen eta zabaltzen doguz. Eta berbea benetakoa danean, berez-berez, elkarrizketa bihurtzen da, hau da, besteekin ulertzeko eta elkartzeko bide aproposa.

Baina, sarritan, gizakion hizketa edo berbeteak galdu egin leike bere indarra, besteekin ulertzeko dauan indarra. Adibidez, bizi garan gizarte honetan gezurrari diplomazia esaten jako, ekonomia arazoetako lapurketari negozioa, erantzukizun barik jokatzeari tolerantzia, maitakeriari maitasuna, lege-zapalketari askatasuna, errespetorik-ezari zintzotasuna.             

2012/05/22

Joseba Bakaikoaren "Bizitzaren amaieraren aurrean "

Gaur liburu bat aurkeztu gura deutsut: Joseba Bakaikoaren "Ante el final de la vida". Joseba Bakaikoa Otxarkoagako parrokiaz arduratzeaz gain Bilboko Santa Marina Ospitaleko abadea da. Han heriotza, gaixotasuna eta bakardadearen aurrean bizitza, laguntasuna eta maitasuna aldarrikatzen dauz. Maitasuna. Gauza guztien gainetik Maitasuna.

Josebak ez dau heriotzaren begirada ekiditzen, gure gizarteak egiten dauan moduan. Aurrez aurre begiratzen deutso, jakintsuen barre isila botatzen dau, eta bekokian maitasunezko musu bat emoten deutso.

Bizitza eta heriotza ezin dira bereiztu. Heriotza bizitzaren beste momentu baino ez da. Eta heriotzaren aurrean egoten jakin behar da, ikasi behar da. Gizarterik prestatuenean bizi omen gara. Heriotzaren aurrean ez dot uste.

2012/05/11

Erne eta tente! ¡Levántate! 2012ko Bilboko Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua


Globoak mezuagaz, Zeinuko ibilaldian

Bizkeliza.org Mila eta bostehun mutiko eta neskatok egin dabe Moyua plazatik Areatzarainoko bidea, krisiaren astindurik latzena jasaten dabenak gogoan izateko. Goizean zehar, gazteek bizi daben egoera ezegonkorra gainditzeko konpromisoa irudikatu dabe. Txilibitu-hotsekin, gizarte solidario eta zuzenagoa errebindikatu dabe. Goizeko ekitaldiari amaierea emon deutsan jarduerak, kolorez bete dau ingurua globo handi batzuetan goiburua idatzita ekarri dabe gazteek-ta: Erne eta Tente!¡Levántate!.

2012/05/09

Lagunen bila

DIEGO ETA IRANTZU. Atzo Begoñazpi ikastolako Dbh 4. mailakoak Loiolara joan ginan Artxandapeko lagunekaz batera. Helburua danok elkar ezagutzea zan, hurrengo urtera begira eta bete egin zan. Leloa “Lagunen Bila” zan eta primeran bete genduan. Ekintza ezbardinak egin genduazan taldeka bananduta.

Lehenik eta behin, “mezara” joan ginan adiskidetasuna barneratzera. Ondoren, herri kirolak eta tailer batzuk egin genduazan. Azkenik, denbora librea izan genduan alkar hobeto ezagutzeko.
Guk uste dogu ibilaldia hau oso aberatsa izan dala gu danok ezagutu ahal izan garelako.