2012/05/11

Erne eta tente! ¡Levántate! 2012ko Bilboko Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua


Globoak mezuagaz, Zeinuko ibilaldian

Bizkeliza.org Mila eta bostehun mutiko eta neskatok egin dabe Moyua plazatik Areatzarainoko bidea, krisiaren astindurik latzena jasaten dabenak gogoan izateko. Goizean zehar, gazteek bizi daben egoera ezegonkorra gainditzeko konpromisoa irudikatu dabe. Txilibitu-hotsekin, gizarte solidario eta zuzenagoa errebindikatu dabe. Goizeko ekitaldiari amaierea emon deutsan jarduerak, kolorez bete dau ingurua globo handi batzuetan goiburua idatzita ekarri dabe gazteek-ta: Erne eta Tente!¡Levántate!.



Bizkaiko 15 ikastetxetako ikasleen eta irakasleen partaidetzagaz egin dan ibilaldia normaltasun osoaz burutu da. Hori bai, gazteak ederto nabarmendu dira txilibitu-hotsekin eta euren artean, egun horretarako idatzitako postalak jasoteaz arduratu diran “postariak” beste guztien gainetik.

‘Postari solidario’ honeetako batzuk gotzainagaz izan dira mezua Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteari eskura emoteko ekitaldian. Ana Madariagak ordezkatzen dauan erakundearen izenean jaso dau idazkia eta honetara konprometitu da: “zuon gogoeta zintzo eta emonkorra gure erakundera eroango dot”. Beste alde batetik, zoriondu egin ditu egin daben lanagaitik, “itxaropena emoteko ahalegina dalako”.

Gotzainak eskerrak emon deutsaz bere prestasunagaitik eta lan barik dagozan eta “etorkizuna hipotekatuta daukien” gazteen egoerea nabarmendu dau. Bizkaian, langabetuen %27a gazteak dira.
Ondoren “postariak”, gotzainagaz eta Zeinuaren jarraipenerako batzordeko kide batzuekin batera, Moyua plazara joan dira, Areantzan amaituko dan ibilaldiari ekiteko. Postariek gotzainari emon deutsez ikastetxeetan idatzitako postala keta honek, aldi berean, emotea ziurtatze neban agiria emon deutse. Ikasleek jarduera desbardinak eskatu deutsez erakundei. Gazte batzuek txartoen dagozanei laguntzeko eskatu deutse erakundeei eta ez daiezala aparteko eskolak kendu euren eskola-orduetatik. Beste alde batetik, eurek konpromiso zehatz batzuk hartu dabez. Esate baterako, hauxe da Eneko eta Josunerena: "gurasoei hainbeste diru ez eskatu, gitxiago kontsumitu eta bidezko merkataritzako produktuak erabili".

Gotzainak dei egin deutse gazteei egunez egun “txartoen dagozanei” alkartasuna erakutsi deieen. Gure Aita errezatu ondoren, ‘Erne eta tente! - ¡Levántate!’ aurtengo goiburua irudikatu daber globo handi batzukaz amaitu da goizeko jarduera.

Alkartea
Arratsaldeko 19,30etan hasiko da alkarte osoarentzako ibilaldia. Plaza Barrian amaituko da 2012ko Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua. Plazan batuko diran personei perkusiozko erritmoekin egingo jake ondo etorria. Bilboko gotzainak egun honetarako idatzitako mezua irakurriko deutse eta antolakuntzatik adierazo dabenez, “sorpresaren bat edo beste egongo da aurtengo goiburuari lotuta”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina