2012/06/28

2.000 neska-mutil eta 300 monitore eskaut kanpamentuetan

Uda atarian dogula, Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimentuko 27 taldeak dana prestatzen dihardue, azken orduko ezustekorik egon ez daiten. Beste urte batzuetan lez, 2.000 neska-mutil inguruk inguru naturalean ospatuko diran kanpamentuetan parte hartuko dau, esperientzia hau eurekin batera biziko daben 300 monitoreen laguntzagaz.
Nafarroan, Burgosen, Araban eta Kantabrian antolatu dabez kanpamentuak taldeentzat eta gehienak uztailaren 1.go eta 2. hamabostaldian izango dira, bat edo beste abuztuan ospatuko bada be. Guztira, 25 kanpamentu inguru antolatu dira. Urtean zehar eskaut taldeetan dabilzan 8 eta 18 urte bitarteko mutiko eta neskatoak izango dira bertan, “jarduerez betetako kursoari amaiera bikaina emon nahirik”, azpimarratu dabe EEBko arduradunek. Kanpamentu finkoak egongo dira, kanpamentu ibiltariak, ibilbideak, lan kanpamentuak,... benetan, aukera zabala.
 
Gure helburu nagusienetakoa, eguneroko jarduerekin alderatuz esperientzia desbardina eskaintzea da, beste batzuekin batera, soiltasunez, funtsezkoa baloratuz bizitzen ikasiz, “gure estiloa, Jesusen estiloa gauzatuz eta alkarbanatutako une bakotxaz gozatuz”, azaltzen deuskue. “Azken urteetan, gero eta talde gehiagok eskaintzen dau bere indarra udari begira eta, holan, kanpamentu bateratuak egiten dira, euron arrakasta ziurtatuz, izan be, alkarregaz jardunez, kanpamentuen kudeaketa eta garapena errazteaz gainera, sarean lan egitea suspertzen da eta nortasuna sendotzen. Eta hau, guretzat, guztiz garrantzitsua da”.

Inguru desbardinetan adar batzuekin sarean lan egitearen ondorioz, mobimentutik azaltzen deuskuenez, aurton baterako kanpamentu ibiltariak eta jarduerak garatuko dabez leku desbardinetan: Picos de Europa, Liebana, Santiago Bidea, Asis... dira aukeratutako lekuetako batzuk. “Trebeak adarreko gure neska-mutikoek, gehien bat, Bilbo Erdia taldeak Arredondon (Kantabria) egingo dauan lan kanpamentuan eta Herri Aldea taldeak Beloradon (Burgos) antolatuko dauanean parte hartuko dabe”.

Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta

2012/06/26

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (I.B.I.) Dala-ta

Jesus Garitaonandia
Jesus Garitaonandia
            Espainiako estatu mailan, bost milioi lagun baino gehiago langabezian  dagozan krisialdi larri baten sartuta gagoz; krisialdi gogorra danontzat, baina batez ere gazteentzat. Eta Europako Batasuna zuzentzen daben politikariek dinoenez, Europako nazioak gerriak estutu beharko dabez, gitxiago eralgiz eta gehiago aurreratuz. Hortik datoz, ondoren lez, Españako Gobernuak erabagi dituan ekonomi plangintzako ajuste eta murrizketak. Ajuste eta murrizketok beharrezkoak izango dira, behar bada,  baina Hezkuntza, Osakidetza eta Gizarte Laguntzan egin diran murrizketak min haundia emon deuskue.



            Krisialdi hau ekonomikoa dala esaten dogu, baina krisialdi hau, aspalditik bizi dogun giza baloreen krisiaren ondorengoa da. Izan ere, pertsonaren balioa, pertsonaren izatetik barik, pertsona horrek dituan ondasunetatik  neurtzen dogu. Hori dela eta,diru zalekeriak, zekenkeriak eta espekulazioak giza baloreak ahaztutzera eroan gaitue: hau da, solidaritasuna, senitartekotasuna, besteekin humanoagoak izatea eta gure gizarteko pobreenak aintzakotzat  hartzea ahaztu ditugu.

2012/06/19

Bizkaiko Elizaren Gizarte Erakundeen Manifestua


Elizaren Gizarte Erakundeok 2012ko ekainaren 11n bildu ginen Bilbon, Urteroko II. Topaketan. Horren harira, gure oinarriei eta gizarte osoari jakinarazi nahi diegu egungo egoeraren aurrean daukagun jarrera. Manifestu honen bidez, errealitateaz egiten dugun irakurketa kritikoa azaldu nahi dugu. Irakurketa hori Bizkaiko beste gizarte-erakunde batzuekin sare eta plataformetan egiten dugun lanaren osagarria da.

Gizarte-ereduaren krisiaren aurrean…

1. "Ongizate Estatua", giza eskubideen garapena antolatzen duen eredua den heinean, Europara bakea ekarri zuen lorpen historikoa da, eta oinarrizko gaietan pertsona guztiei gutxieneko bizi-baldintzak bermatzen dizkien gizarte eredua. Hemen, gure inguruan, "Gizarte Zerbitzuen Sistemaren" eta "Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren" garapenak pertsonentzat oinarrizkoak diren prestazioak eta zerbitzuak emateko lege esparrua eta Administrazioaren erantzukizun-maila ezarri dute, bereziki egoerarik zailenetan dauden pertsonei dagokienez.



2012/06/18

Palenqueren aldeko jaialdia Begoñazpi Ikastolan



Hilaren 18an, Begoñazpi Ikastolako DBH 1., 2. eta 3. mailako ikasleek hainbat dantza eskaini dabez, euren ikaskideak ez ezik Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak be ikusle dabezala.

Era berean, irakasle talde batek be, gitarra lagun dauala, abesti bat abestu dau.

Ilusio handiagaz prestatutako jaialdia izan da, ikusleek ordaindu daben sarreraren dirua Palenquera bialtzeko izan da eta.


begonazpi.org

2012/06/13

Zerbitzu eta konpromisorako lan kanpamentuak

Kartzela Pastoraltza-Bidesari, Euskalerriko Eskautak, Elizbarrutietako Misinoak eta Osasun Pastoraltza eta Done Joan Bataiatzailearen Ospitalea erakundeek “zerbitzu eta konpromisorako” hainbat lan kanpamentu antolatu dabe uda honetarako, gazteei zuzenduta.

Datozan uztail eta abuztuan garatuko diran lan kapamentuak ondorengo gai honeetan oinarrituko dira:  Lankidetza eta garapena (Euskalerriko Eskautak eta Elizbarrutietako Misinoak taldeek antolatuta); Belaunaldien arteko harremanak (Done Joan Bataiatzailearen Ospitalea); Gaixotasuna eta zahartzaroa (Osasun Pastoraltzak antolatuta) eta Kartzelan dagozanen mundua (Kartzela Pastoraltza-Bidesarik antolatuta).

Euslalerriko Eskautak – Elizbarrutietako Misinoak
Lankidetza eta garapenari buruz. 17 eta 19 urte bitarteko gazteentzat (Trebeak). Txanda bitan egingo da: uztailaren 11tik 21era eta 21etik 31ra, Urkiolako Santutegian (prezioa: 85 euro). Izena emotea (ekainaren 15a arte): mlgeskaut@gemail.com – Telefonoa: 669019257.

Belaunaldien arteko udalekuak - Portugaleteko Done Joan Bataiatzailearen Ospitalea
Belaundiern arteko hainbat lehiaketa (argazki...) eta tailerrak. 16-21 urteen arteko gazteentzat. Dohainik. Uztailaren 2tik 5era. Izena emoteko: koloniaintersanjuanbautista@gmail.com

Osasun Pastoraltza
Gaixotasuna eta zahartzaroa oinarritzat hartuta (20 urtetik gorako gazteentzat). Uztailaren 16tik 29ra garatuko da Bilboko Seminarioan (prezioa: 125 euro). Datorren martitzenez, ekainak 19, ekimen honen barri emoteko batzarra ospatuko da, 19,30etatik aurrera, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao). Izena emotea: psalud1@barria.net (ekainaren 30era arte). Barri gehiago: 697824059.

Kartzelan dagozan personekin (21 urtetik gorako gazteei zuzenduta). Ziortzako monasterioan garatuko da, uztailaren 31tik abuztuaren 7ra (prezioa: 150 euro). Izena emotea: myuste@bidesari.org (uztailaren 20ra arte). Barri gehiago, 94 4210917 telefonora deituz.

bizkeliza webgunetik hartuta eta moldatuta