2012/06/28

2.000 neska-mutil eta 300 monitore eskaut kanpamentuetan

Uda atarian dogula, Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimentuko 27 taldeak dana prestatzen dihardue, azken orduko ezustekorik egon ez daiten. Beste urte batzuetan lez, 2.000 neska-mutil inguruk inguru naturalean ospatuko diran kanpamentuetan parte hartuko dau, esperientzia hau eurekin batera biziko daben 300 monitoreen laguntzagaz.
Nafarroan, Burgosen, Araban eta Kantabrian antolatu dabez kanpamentuak taldeentzat eta gehienak uztailaren 1.go eta 2. hamabostaldian izango dira, bat edo beste abuztuan ospatuko bada be. Guztira, 25 kanpamentu inguru antolatu dira. Urtean zehar eskaut taldeetan dabilzan 8 eta 18 urte bitarteko mutiko eta neskatoak izango dira bertan, “jarduerez betetako kursoari amaiera bikaina emon nahirik”, azpimarratu dabe EEBko arduradunek. Kanpamentu finkoak egongo dira, kanpamentu ibiltariak, ibilbideak, lan kanpamentuak,... benetan, aukera zabala.
 
Gure helburu nagusienetakoa, eguneroko jarduerekin alderatuz esperientzia desbardina eskaintzea da, beste batzuekin batera, soiltasunez, funtsezkoa baloratuz bizitzen ikasiz, “gure estiloa, Jesusen estiloa gauzatuz eta alkarbanatutako une bakotxaz gozatuz”, azaltzen deuskue. “Azken urteetan, gero eta talde gehiagok eskaintzen dau bere indarra udari begira eta, holan, kanpamentu bateratuak egiten dira, euron arrakasta ziurtatuz, izan be, alkarregaz jardunez, kanpamentuen kudeaketa eta garapena errazteaz gainera, sarean lan egitea suspertzen da eta nortasuna sendotzen. Eta hau, guretzat, guztiz garrantzitsua da”.

Inguru desbardinetan adar batzuekin sarean lan egitearen ondorioz, mobimentutik azaltzen deuskuenez, aurton baterako kanpamentu ibiltariak eta jarduerak garatuko dabez leku desbardinetan: Picos de Europa, Liebana, Santiago Bidea, Asis... dira aukeratutako lekuetako batzuk. “Trebeak adarreko gure neska-mutikoek, gehien bat, Bilbo Erdia taldeak Arredondon (Kantabria) egingo dauan lan kanpamentuan eta Herri Aldea taldeak Beloradon (Burgos) antolatuko dauanean parte hartuko dabe”.

Bilboko elizbarrutiko webgunetik hartuta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina