2012/09/24

Gaur emongo jako hasierea pastoral ekiturteari

Jarduera Orokorrak 2012-2013
On Mario Izeta elizbarrutiko gotzaina izango da buru gaur arratsaldez zazpiak eta erdietatik aurrera Bilboko Santiago katedralean ospatuko dan pastoral ekiturtearen hasierako elizkizunean.

Pastoral ekiturte honetan gertaera bat baino gehiago nabarmenduko dira: alde batetik, Vatikanoko II. Kontzilioaren hasierearen 50. urteurrena ospatuko da eta, honen haritik, Benedikto XVI.a Aita Santuak deitu dauan Fedearen Urtea. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren azpimarrari jagokonez, Kontzilioak nabarmendu ebazan misinoa, alkarrizketa eta zabalkundea jasoko ditu, gure lekuko Elizearen misiolari jardueran arreta jarriz. "Munduarentzat Argia" izango da aurtongo goiburua eta smoa: "Nork bere egin, urten eta aurkeztu" izango da.

Maiatzaren 17an, Elizbarrutiko Zeinua

2013.eko maiatzaren 17an, Mendekoste aurreko barikuz, kurso honetako Elizbarrutiko Alkartasun Zeinua egingo da.

Elizbarrutiko egutegian badago beste egun aitagarri bat be: urriaren 11n, eguenez, Begoñako Amaren egunez, Vatikanoko II. Kontzilioaren urteurrena dala-ta, Fedearen Urtearen hasierea ospatuko da, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan.

bizkeliza.org webgunetik hartuta

2012/09/14

Deituak programaren aurkezpena

Joan dan martitzenean, irailak 11, Begoñazpi Ikastolako kaperan, DEITUAK proiektuaren aurkezpena egin  genduan.

2012-2013 ikasturte honetan aurrera eroango dogun egitasmo honen bidez, Ikastolako Batxilergoko 1.mailako ikasle guztiek Erlijioa, Eliztartasuna eta Hiritartasuna modu aktiboan, hau da, jardunean  landuko dabe.

Aurkezpenean izan ginanon hitzak gogoratuz, aipatuko dogu Joseinazek, samariar onaren parabolari jarrraituz, bizitza betea izateko hurkoa maite beharko dogula eta honi laguntzen deutsona izango dala erlijio ikasgaieko lehen edo onena adierazi euskun, ez Jainkoaren legea buruz dakiena.

Zuzendaria dogun, Nerea Begoñak proiektu barri honen garrantzia azpimarratu eban, DBH 4. mailako ZIRIKIÑA proiektuaren arrakastaren ostean, aukera  honen abantailak nabarmenduz.

Bertan izan ziran Merkatek, Emiliok eta Aritzek  proiektuaren barri emon eben,  hau guztiau metodologia barriagaz bat eginik jorratuko dala adieraziz.

Baina, " Zer egingo dogu? Zelan? Noiz? Noren laguntza eta Nori laguntzeko?..." ikasleen buruak martxan jarri eta zalantzaz bete ziran, hausnarketarako bidean jarriz.

DEITUAK proiektua, gure ustez, oparia baino zeozer gehiago izango da. Beraz, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, bidelagun izanik, gogoz ekingo deutsogu.

Gogoratu honen barri DEITUAK blogean batuko dogula.

Aldez aurretik, eskerrik asko guztioi !!!

2012/09/11

GAZTELIZA 2012 azaroan ospatuko da

2012-13 kursoko lehen hiruhilekoan ospatuko da GAZTELIZA, gaztetxo eta gazteen eta gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Josefinoen Ikastetxean, Orduñan, izango da topaketea.


2008-2009 kursoan hasi ziran jarduera hau egiten eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak euren artean alkartzea eta guztiek gotzainagaz bat egitea da helburu nagusia, “euren fede hazkunderako ibilbidean, esperientziak, bizipenak, kezkak… konpartitzeko”, azaltzen dabe antolatzaileek.

Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA ‘asteburu ibiltaria’ izan da eta kurso amaieran ospatu izan da. Oraingoan, eta egin izan diran ebaluazio desbardinetan pastoral errealidade desbardinek aurkeztu dabezan iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketa antolatzeaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak zein Hezkuntzarako Elizbarruitko Ordezkaritzak gauza batzuk aldatzea erabagi dabe, datak eta formatua batez be.

Honeexek dira, orain arte antolatzaileek jakitera emon dabezan zehaztasunak: GAZTELIZA 2012 azaroaren 9tik 11ra ospatuko da; azaroaren 9an batuko dira, iluntzean eta azaroaren 11n, bazkalostean amaituko da topaketa. Orduñako Josefinoen ikastetxean egingo da. "Gau biak bertan igaroko doguz", dinoe antolatzaileek, beraz, aurton ez da ibiltaria izango. Jasotzaile nagusiak ondorengoak dira: parrokietako taldeetako –sendotza, kristinau sarbidea-, aisialdiko taldeetako, mobimenduetako, ikastetxeetako hamasei eta hogeta hamar urte bitarteko gaztetxo eta gazteak (DBHko 4. mailatik gora) eta nahiz eta talde jakin bati lotuta ez egon, esperientzia hau bizitzeko prest dagozanak.

Egitarauaren barruan txangoren bat egingo da gazteek eta "otoitzaldiak, taldeko gogoetak, tailerrak eta azken Eukaristia egongo dira", dinoe. Adinen arabera, jarduera desbardinak izango dira.
Zalantzaren bat argitzeko edo beste informazinoren bat jasoteko, Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzara jo telefonoz edo posta elektronikoz: 944795625 / sdj4@barria.net

2012/09/10

Ikasturte barri on !!!


Gaur 2012-2013ko ikasturtea hasi da. Ilusioz beterik, beldurrak eta logurea albo batera itzita, lehenengo eguna bete egin dogu. Ziur nago danon esfortzuagaz, ikasturte hau oso ona izango dala.

Gaurko otoitzean gogoratu dogunez, gure zoriontasuna, neurri batean, besteen eskuetan dago; eta  besteen zoriontasuna  geurean. Jainkoari laguntza eskatu deutsagu benetan ikasturte hau ona izan daiala. Baina ez ahaztu nire zoriontasuna, neurri batean, zure eskuetan dagoala; eta ni saiatuko naz ez ahazten, zeurea nirean dagoala.

Proiektu barri asko partekatuko doguz aurten. Lasai egon, apurka apurka blog honetan be agertzen joango dira. Ia danon artean, eta Jainkoaren laguntzagaz, ikasturte eder bat egiten dogun.