2012/11/14

Begoñazpi ikastolako ikasleak IDTP-en


Javier Oñate eta Miguel Viguri Begoñazpiko ikasleekin
Gaur , azaroaren 13an, Begoñazpi ikastolako batxiler lehenengo mailako ikasleak Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan egon dira. Miguel Ramón Vigurik zientzia, filosofia eta teologiaren arteko loturak irakatsi deuskuz. Unibertsoaren handitasuna eta edertasuna ikusita ezinezkoa da betiereko galderak ez egitea: nondik datorren guzti hau. Zientziak erantzunak topatzen dauazan bakoitzean hamaika galdera barri sortzen dira. Zientziak pentsatzea eskatzen dau, eta filosofiagaz zerikusi handia dauka. Beste alde batetik, teologiak eta fedeak antzeko galderak egiten dabez. Argi eta garbi, zientzia eta erlijioa ez dira etsaiak, osogarriak baino. Gizakia betidanik galderak eginez unibertsoa eta bizitza hobetu ulertzen saiatu da. Baina nondik topatu daikegu betiereko erantzuna?

 
Begoñazpiko ikasle gehienak aho zabalik geratu dira. Jakinmina pizturik, eta ETPI-IDTPko lokalak eta zereginak ezagututa, euren zereginetara itzuli dira. Gaur gure ikasleen Tuenti-an eta Whatsapp-etan mezu arraroak aurkitu daikezuz: IDTP, Jainkoa, Unibertsoa, materia, izarrak, fotoneak, Plaza Barria… Ikasle batzuk azaroaren 23an Bilborock-en egongo dan zientzia eta fedearen arteko alkarrizketaren inguruan egongo dan mahai-ingurura joateko interesa agertu dabe. Han ikusiko dogu alkar.

2012/11/09

Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012

Gaur hasten da Urduñan GAZTELIZA 2012, gaztetxo eta gazteen eta Gotzainaren arteko elizbarrutiko topaketa. Elizbarrutiko 150 bat gaztek hartuko dabe parte eta ekitaldi ugari eukiko dabez astegoinean zehar Josefinoen ikastetxean. Domekan, ordubatetan hasiko dan mezeagaz emongo jako amaierea aurtengo alkartze ekitaldiari.



GAZTELIZA 2012 Urduñan ospatuko da gaurtik datorren domekara arte. On Mario Izeta gotzainak, gazteei topaketa honetan parte hartzeko dei eginez idatzi deutsen mezuan, gaur egungo bizi diran zailtasunak nabarmentzen ditu: “Gogoan zaituet, bereziki, -dino gotzainak- ilusinoz beteta lan mundura hurreratzen zarien eta lanpostu duina eta egonkorra jadesteko zailtasunak jasaten dozuezanok. Ez itxaropenik galdu. Danon ahaleginagaz etorkizun barria eraikitzeko gauza izango gara eta hor zeuok izan behar dozue protagonista nagusiak”. Honako berbekin amaitzen dau bere idazkia: “Dei egiten deutsuet ilusinoz parte hartu daizuen topaketan eta esperientzia hau zuokaz bizi gura daben beste adiskide batzuei be deia luzatu deiozuen. Egun horreetan alkar ikusiko dogulakoan, jaso eizue anaitasunezko besarkara eta Jaunaren bedeinkapena”.

Ekitaldi desbardinak

2008-2009 ekiturtean jarri zan martxan jarduera hau eta elizbarrutiko gaztetxo eta gazteak alkarregaz eta gotzainagaz egotea ahalbideratu gura dau, “esperientziak, bizipenak, kezkak,… batera jarteko euren fede hazkunderako ibilbide honetan”, antolatzaileek azaltzen dabenez.
Aurreko ekitaldietan, GAZTELIZA asteburu ibiltari lez ospatu izan da kurso amaieran. Aurton, pastoral errealidade desbardinetan egin izan diran ebaluazioen bitartez egindako iradokizun eta ekarpenak jasoz, topaketaren antolaketaz arduratzen diran Gazteen Elizbarrutiko Idazkaritzak eta Hezkuntzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak gauza batzuk, batez be, egiteko sasoia eta formatua, aldatzea erabagi dabe.

GAZTELIZA 2012 gaur, ilunabarrean, hasiko da eta domekan, azaroak 11, amaituko da bazkalostean. Topaketa Josefinoek Urduñan daukien ikastetxean ospatuko da. Honeek dira jasotzaile nagusiak: parrokietako taldeetako, sendotza-kristinau sarbideko taldeetako, aisialdiko taldeetako, mobimentuetako, ikastetxeetako,… 16 eta 30 urte bitarteko (DBHko 4. Kursotik aurrera) gaztetxo eta gazteak eta, nahiz eta talde jakin batean egon ez, esperientzia hau bizitzeko prest dagoan edozein gaztetxo edo gazte.

Bizkelizatik hartuta