2012/11/14

Begoñazpi ikastolako ikasleak IDTP-en


Javier Oñate eta Miguel Viguri Begoñazpiko ikasleekin
Gaur , azaroaren 13an, Begoñazpi ikastolako batxiler lehenengo mailako ikasleak Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan egon dira. Miguel Ramón Vigurik zientzia, filosofia eta teologiaren arteko loturak irakatsi deuskuz. Unibertsoaren handitasuna eta edertasuna ikusita ezinezkoa da betiereko galderak ez egitea: nondik datorren guzti hau. Zientziak erantzunak topatzen dauazan bakoitzean hamaika galdera barri sortzen dira. Zientziak pentsatzea eskatzen dau, eta filosofiagaz zerikusi handia dauka. Beste alde batetik, teologiak eta fedeak antzeko galderak egiten dabez. Argi eta garbi, zientzia eta erlijioa ez dira etsaiak, osogarriak baino. Gizakia betidanik galderak eginez unibertsoa eta bizitza hobetu ulertzen saiatu da. Baina nondik topatu daikegu betiereko erantzuna?

 
Begoñazpiko ikasle gehienak aho zabalik geratu dira. Jakinmina pizturik, eta ETPI-IDTPko lokalak eta zereginak ezagututa, euren zereginetara itzuli dira. Gaur gure ikasleen Tuenti-an eta Whatsapp-etan mezu arraroak aurkitu daikezuz: IDTP, Jainkoa, Unibertsoa, materia, izarrak, fotoneak, Plaza Barria… Ikasle batzuk azaroaren 23an Bilborock-en egongo dan zientzia eta fedearen arteko alkarrizketaren inguruan egongo dan mahai-ingurura joateko interesa agertu dabe. Han ikusiko dogu alkar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina