2013/01/29

Esku Elkartuak: Gosearen Aurkako Kanpaina


Esku Elkartuak

GOSEAREN AURKAKO KANPAINA


LIV. kanpaina

  • OTSAILAREN 8a, OSTIRALA
BORONDATEZKO BARAU EGUNA

  • OTSAILAREN 10a, IGANDEA
ESKU ALKARTUAKEN JARDUNALDIA

Haurren katekesia 2013
Gazteen katekesia 2013
2011ko memoria

Manos Unidas erkundea Eliza Katolikoaren Erakundea da, Hirugarren Munduaren laguntzarako, sustapenerako eta garapenerako sortua. Halaber, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da (GGKE), katolikoa eta boluntarioek osatua.

Manos Unidas erakundeak, bi helburu garrantzitsu eta osagarri lortzera bideratu ditu bere ahalegin guztiak:

Hemengo jendeak garapen bidean dauden herrialdeetako errealitatea ezagutzea, eta bizi duten egoerarekiko sentsibilizatzea, eta Afrika, Amerika, Asia eta Ozeania garatzeko proiektuak bultzatzea eta laguntzea.

- Estatu guztian zehar banatuta dauden 70 Ordezkaritza dauzka.
- Fondoak bizitzeko bitartekoak hauek dira: bazkideen kuotak, parrokietan urtean behin egin ohi den diru-bilketa, ikastetxeen eta enpresen laguntzak, tarteka egiten dituzten ekarpenak, etab.

Manos Unidas erakundearen 54. kanpaina, Milusteko Garapen Helburuaren 3.ean oinarrituta dago, eta dei berezi bat egiten dio gizarte osoari emakumeek jasaten dituzten injustiziekin amaitzeko. Gehiago jakin gura? Ba, Diptikoa deskargatu.

2013/01/22

Dbh 3. mailako ikasleak "Munduak Elkarlotuz"


Begoñazpi ikastolako 3Bko ikasleak "Munduak Elkarlotuz"
Gaur, Begoñazpi ikastolako dbh 3. mailako ikasleak "Munduak Elkarlotuz" hasi dira. Beste herrialde batzuetako ikasleekaz batera (Italia, Malta, Portugal, Kolonbia, Katalunia...) elikagaien ekoizpenak munduan zehar dauan eragina aztertuko dabe, eta danon artean laburmetrai bat osatuko dabe.

Intermon Oxfameko proposamen hau, holan azaltzen da euren webgunean:


ZER DA MUNDUAK ELKARLOTUZ?

Munduak elkarlotuz proiektua hezkuntzazko proposamen telematikoa da eta, bertan, ikasgelako jarduera eta online lana uztartzen dituzte errealitate kultural, ekonomiko eta sozial desberdinetako 6 eta 17 urte bitarteko ikasleek, mundu zabaleko zentroek parte hartuz.

Plataforma telematiko eleaniztun batean euskarri harturik egiten da lan, zazpi hizkuntzatan (italiera, espainiera, portugesa, ingelera, galegoa, katalana eta euskara); elkarlanez dihardute parte hartzaileek, adin bereko ikasleek lantaldeak osaturik.

Urtero gai jakin bat jorratzen dugu, herritargo globalera begirako hezkuntzarekin loturik, hala nola laneko eskubideak, klima aldaketa edo pobrezia, eta adin bakoitzari egokituriko proposamen didaktikoak egiten ditugu.

2013/01/10

Deituak proiektua Bizkelizan

2013/01/10
Ikasleek eliz alkarteetan laguntzen dabe

Begoñazpiko ikasleak egitasmo solidarioetan

Begoñazpi elizbarrutiko ikastolako Batxilergoko lehen mailako ehun ikasle inguruk ‘Deituak’ izeneko irakasgaia lortu dabe erlijinoko, filosofiako eta herritartasuneko eskolen konbinazinoari esker. Formatu honen bitartez, hiru eratara hartzen dabez eskolak: gelan bertan, gelatik kanpo eta Internet bidez. Eskola praktikoei jagokenez, talde bakotxak garatuko dauan zerbitzu solidarioa aukeratzen dau. Jon, Jackes, Haritz, Sendoa eta Iñigok Algortako Tourseko San Martin parrokiako misinoetarako taldearentzako blog bat prestatzea erabagi dabe.


Begoñazpin, ‘Deituak’ irakasgaian parte hartzen daben taldeez arduratzen diran irakasleetako bat da Emilio Mañas eta ikasleek, hiru irakasgai desbardinak buztartzeari esker, egiten daben lan praktikoaren barri emoten dau: “Azken batean, gure helburua bikotxa da: gazteek kontzeptu teoriko batzuk ikasi daiezala eta, aldi berean, praktikan garatu daiezala. Horrezaz gainera, behar daben erakunde batzuei zerbitzua eskaintzeko moduan bagagoz, ba, askoz hobeto”.
Caritas, Elizbarrutietako Misinoak, Alboan edo parrokietako talde batzuk dira Begoñazpi ikastolako ikasleek garatzen diharduen egitasmoen “onuradunak”. Azken ekitaldian, Begoñazpi ikastolak urtero banatzen dauan ‘Gazte Role Model Saria’ jaso dauan Carmen Amurrio “pozarren” dago ikasle honeek eskeintzen diharduen zerbitzuagaitik. “Kide nazan Tourseko San Martik parrokiako misinoetarako taldeak guztiz sakabanatuta jarduten dau Bizkaiko eta Gipuzkoako parrokietan. Ikasleek prestatuko deuskuen blogari esker, askoz hobeto aprobetxatu ahal izango dogu gure lana”, dinosku alai, egin izan deutsen eskaintzagaitik. Gainera, edukinak frantsesez, zein gaztelaniaz, zein ingelesez, zein euskerak aurkeztuko dira. “Honan –zehazten dau- bolga prestatzen, gaiez beteten –eta hizkuntza desbardinetan gainera- lagunduko euskuela esan eustenean, zoragarria iruditu jatan”.

2013/01/08

Jesus Garitaonandiaren berbak Begoñazpi ikastolako Agurrean



Ikasturte honen hasieran Jaungoikoari laguntasuna eskatu geuntsan kurtso hau ahaldanik eta ondoen beteteko. Gaur, eukaristia honegaz eskerrak emoten deutsaguz gauzak ondo joan jakuzalako eta bedeinkazino berezi bat eskatzen deutsagu Jaunari ikastola hau izten daben gure batxilergo lagunei. Eta, gaur, hain zuzen, maiatzaren egun honetan, ezin dogu ahaztu gure Begoñako Andra Maria, guztion alde Jaunari otoitz egin dagion.

Ospakizun honetan ikasle ta irakasleak aurkitzen gara. Baina ez daigun ahaztu: ez dago ikaslerik irakasle barik; ezta irakaslerik ere ikasle barik. Alkarren beharrizana dogu. Beraz, egun aproposa gaurkoa alkarri eskerrak emoteko eta zeuon arteko adiskidetasuna Jaunaren aurrean sendotzeko.

Orain, batxilergoa amaitu eta ikastola hau itziko dozuen gazteokana natortzue. Meza honen hasieran zeuok esan dozuen lez, 15 urte luze egin dozuez ikastola honetan. Gauza asko ikasi dozuez liburuen laguntzari esker. Baina askoz ere gehiago ikasi dozue zeuon guraso, irakasle ta ikaskideen arteko harremanetan, hain zuzen, pertsona jatorrak izaten ikasi dozue.

Hauxe da izan ere ikastola honen helburua: hemen ikasten dozuen ikasleei oso-osoko heziketa zabal eta euskaldun bat eskeintzea. Heziketa hau oso-osokoa bada, fedea, sinismena, ezin daiteke baztertu. Eta fede arazoetan ere bideak zabaldu jatzuez. Aurrerantzean ere, edonun aurkitzen zareela, ahalegindu zaitezela Jaungoikoari erantzun pertsonal bat emoten.

NERE SEMIAN SEME
NERE ILOBA LAZTANA
EZEIK AIZTU AITONAK
IRAKASTEN DAUSKANA:

LENEN MAITE EGIK BETI
GURE JAUNGOIKOA
ETA HONEN URRENGO
EUSKERA GURE AMA.


Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus


Begoñako Santutegiko Erretora

Dok.

2013/01/02

Jesus Garitaonandia hil egin da



Jesus Garitaonandia
Jesus Garitaonandia

Hilaren 2an, urteetan Ikastolaren abade laguna izan dan  Jesus hil egin da.
Jesus etxekoa izan da gure artean. Beti izan dogu prest eta alaitasunez beteta, ikasle zein  sendiakaz fedea ospatzeko.
Eskerrik asko, Jesus, Ikastolari eskeini deutsozun guztiagaitik.
--------
Hileta meza, hilaren 5ean, zapatuan izango da, eguerdiko 12.00etan, Begoñako Basilikan.

Bere arimaren alde otoitz egitera gonbidatzen zaituegu.

























Jesusen azkeneko mezaren audioa Begoñako Basilikatik. (Bizkaia irratitik hartuta)





Jesus Garitaonandia gogoan (Bizkaia irratian emondako saio berezia entzuteko aukera)