2013/01/08

Jesus Garitaonandiaren berbak Begoñazpi ikastolako Agurrean



Ikasturte honen hasieran Jaungoikoari laguntasuna eskatu geuntsan kurtso hau ahaldanik eta ondoen beteteko. Gaur, eukaristia honegaz eskerrak emoten deutsaguz gauzak ondo joan jakuzalako eta bedeinkazino berezi bat eskatzen deutsagu Jaunari ikastola hau izten daben gure batxilergo lagunei. Eta, gaur, hain zuzen, maiatzaren egun honetan, ezin dogu ahaztu gure Begoñako Andra Maria, guztion alde Jaunari otoitz egin dagion.

Ospakizun honetan ikasle ta irakasleak aurkitzen gara. Baina ez daigun ahaztu: ez dago ikaslerik irakasle barik; ezta irakaslerik ere ikasle barik. Alkarren beharrizana dogu. Beraz, egun aproposa gaurkoa alkarri eskerrak emoteko eta zeuon arteko adiskidetasuna Jaunaren aurrean sendotzeko.

Orain, batxilergoa amaitu eta ikastola hau itziko dozuen gazteokana natortzue. Meza honen hasieran zeuok esan dozuen lez, 15 urte luze egin dozuez ikastola honetan. Gauza asko ikasi dozuez liburuen laguntzari esker. Baina askoz ere gehiago ikasi dozue zeuon guraso, irakasle ta ikaskideen arteko harremanetan, hain zuzen, pertsona jatorrak izaten ikasi dozue.

Hauxe da izan ere ikastola honen helburua: hemen ikasten dozuen ikasleei oso-osoko heziketa zabal eta euskaldun bat eskeintzea. Heziketa hau oso-osokoa bada, fedea, sinismena, ezin daiteke baztertu. Eta fede arazoetan ere bideak zabaldu jatzuez. Aurrerantzean ere, edonun aurkitzen zareela, ahalegindu zaitezela Jaungoikoari erantzun pertsonal bat emoten.

NERE SEMIAN SEME
NERE ILOBA LAZTANA
EZEIK AIZTU AITONAK
IRAKASTEN DAUSKANA:

LENEN MAITE EGIK BETI
GURE JAUNGOIKOA
ETA HONEN URRENGO
EUSKERA GURE AMA.


Garitaonandia eta Sardui´tar Jesus


Begoñako Santutegiko Erretora

Dok.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina