2013/05/28

Norberaren higienerako produktu batza Caritas-eko Etxerik Gabekoen alde Begoñazpi Ikastolan

 

 
 
Asko dira Bilbo inguruan etxerik ez daukienak eta kalean bizi diranak. Caritas-en bitartez ahalegin handia egiten dau Elizbarrutiak pertsona honeei behar daben laguntza emoteko. Begoñazpi Ikastolan be, behar izan horretan lagundu gura dogu. Horregaitik, Talde Solidarioak antolatuta, norberaren higienerako produktuak batuko doguz hurrengo astean, maiatzaren 30ean. Honeexek dira batuko doguzanak:

-          Dutxatzeko gela eta xanpua.
-          Bizarra mozteko kutxilak (behin erabili eta botatekoak) eta xaboia.
-          Arropa garbitzeko garbikaria eta leungarria.

Aurretiaz egin doguzan beste kanpainatan lez, eta Bilbo inguruko etxerik gabekoek gure laguntza behar dabelako, jakin badakigu Ikastolako kideon parte hartzea handia izango dana. Talde Solidarioko ikasleek, hauxe eskatu gura deutsuegu:

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Ekintza honen antolaketa errazteko, honeek dira kontuan izan beharrekoak:
 
  1. HHn eta LMHn ikastolako eraikin baikotzeko sarreran itzi produktuak, 8:50ean.
  2. DBHn goizeko jolastorduan batuko doguz.

Zuon laguntza aurretiz eskertuz,


IKASLE TALDE SOLIDARIOA
PASTORAL TALDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina