2013/07/10

Palestina, beste mundu bat

Facebooki esker Arkaitz Herasen barri jaso nebanean zur eta lur geratu nintzan. Zelan da posible nire ikasle ohi bat Palestinatik ibiltea? Askotan Jerusalem, Belen, Itsaso Hila, Jeriko... eta halako izenak aipatzen doguz erlijio klaseetan; ni inoiz ez naz handik egon, eta orain nire ordenagailuan, Arkaitzen perfilean leku hauetako argazki zoragarriak ikusten nebazanean harrituta geratzen nintzan. Proposamen ausarta bota neutsan: Animatuko zinateke erlijio.blogspot.com webgunerako barri bat idazten? Eta hona hemen Arkaitzen idazlana: (Mila esker Arkaitz!!)

22 urteko ingeniaritza kimikoko ikaslea naiz, Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia. Karrerako bost urteak gainditurik, eta karrera amaierako proiektua baino ez zaidala falta graduatzeko, udarako lan serio baten bila hasi nintzan; behin karrera amaituta zerbait edukitzeko lan munduan sartu ahal izateko. Lana atzerrian izan behar zen, toke internazional bat emateko nire CV-ari, oraingo Espainiako egoera dela eta.

Egia esanik, Palestina ez zen izan nire lehen aukera. Ni Poloniara joango nintzan, eta oso pozik nengoan horretaz. Lagunkide batek Palestinan lortutako lanari uko egitean, neuri joatea gustatuko nintzala esan neban, momentuko ideia ero batez. Ez zaidala ezerekin teilakatzen ikustean, serioago hartu neban, eta azkenean, ni neu postua betetzen animatu nintzan.



Nire familia eta lagun guztiak zorakeria hutsa zela esaten eusten. Zelan joango zara guda baten erdian dagoen herri batetara? Bertan balen aurkako txalekoa jantzi behar duzu! Gainera, Espainiako atzerri-ministerioaren web orrialdea begiratzean, Nablus herria bereziki arriskutsua zela irakurri neban. Iruzurra dena. Ez diezu inoiz kasu egin behar besteei eta zuk zeure epaiketa propioa egin behar duzu. Bigarren Intifadan zehar istilu handiak egon ziren bertan Israel gogor sartu zelako herria okupatzera, bai, baina gaur egun herri erabat baketsua dela esan behar dut, Bilbo bera baino askoz ere lasaiagoa. 

Bertan biztanleri oso zabala aurkitu ahal duzu, inolako problemarekin hitz egiteko orduan, edozein arloari buruz. Sinestezina da zelan, buruz itxiak eurek direla ideiarekin joanez, konturatzen zarela zeu zarela buruz itxia bertan. Ados ez zauden gauza bakoitza eztabaidatu eta euren ikuspuntua azaldu eta argumentatu egiten dute, zuk eurenak ulertuz, euren ideiak gero konpartituz ala ez. Biztanleri gehiena musulmana izanik, arlo erlijioso Koranaren inguruan dihardute, eta ez dago inolako arazorik bere esanak eztabaidatzean eta, zeure ikuspuntutik, astakeri hutsak direla azaltzean. Jende zabala, alaia eta atsegina da, ez telebistan aurkezten diguten zibilizatu gabeko jende arriskutsu eta bortitza. Ideia bat edukitzeko, Euskal Herria eta ETA-gaz gertatzen zen gauza bera.

Palestinari buruz, hobezina. Kristaua edo musulmana izanik, hindua edo ateoa. Edozein izanik zure liburu sakratua edo otoitzen duzun jainkoa. Palestina bisitatu dudan lekurik interesgarriena da urrunetik. Ikusten duzu zelan kontatu deutsuen istorio guztiak pixka bat errealagoak bihurtzen direla. Beitu, mendi horretan izan zen Abraham bere semea sakrifikatzera joan zen lekua, puntu honetan jaio zen Jesus, hemen kruzifikatu zuten, harri honetan etzundu zuten gurutzetik jaistean… Itsaso hilean igeri egin, munduko herririk zaharrena bisitatu… Bidaiatu, bidaiatu beti munduko gauzarik politena baita. Lurralde bakoitza, herri bakoitza, leku bakoitzak bere enkantu propio eta aldaezina dauka eta deskubritzeko bertara joan behar zara. 

Hemen, nire bidaiako momentu batzuk:


Palestiniar herria:
Nablus herriaren alde zaharra lehenengo argazkian. Bigarrenean, kaletik errez aurkitu ahal dugun irudi bat.






Israelgo okupazioaren egoera:
Adibide argia da Hebron herria, hainbat ‘Settlement’-egaz (Israelek hartuta, palestinar jendea ezin du lur hori inoiz ere berriro zapaldu) herrian bertan (lehenengo argazkia). Ere bai ikusi ahal dogu ‘check point’ bat (bigarren argazkia) eta zelan murriztu den palestiniar lurraldea Isrraelgo okupazioa dela eta (hirugarren argazkia).












The wall:
Israelek horma handi bat eraiki egin du Palestina eta Israel banatuz. Berlineko horman bezala, alde bat garbi aurkitu ahal dugu, eta bestean, kaleko ohiua irudietan plasmaturik. Hona hemen eredu batzuk:














  






Geriko:
Munduko herririk antzinena.




Tentaldiaren mendia:
Leku bibliko ospetsua. Bertan deabruak Jesus tentatu zuen.


 

 
Itsaso hila:


 
Natibitatearen eleiza:
Bertan dago Jesus jaio zen puntu zehatza (Bigarren argazkia).








Santo sepulkroaren eliza:
Bertan kokatzen dira kruxifisatu zuten lekua, gurutzetik jaiztean etzundu eta oliatu zuten harri originala (bigarren argazkia) eta Santo Sepulkroa, non utzi zuten (hirugarren harria).











 
Jerisalem:








 
Herodiom:
Herodes erregeak eraiki zuen gotorlekua. Barne tunel sistema bigarren argazkian.








 
Beste momentu batzuk:
Gamelu bat gidatzen lehenengo argazkian eta ikurrina palestinar banderaren alboan Belenen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina