2014/06/25

“Jaso dodazan balioak jakintza baino garrantzitsuagoak dira"

Begoñazpi Eleizbarrutiko ikastolako ikasleak atara dau aurton Euskadiko notarik altuena Selektibidadeko proban. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko alkarteko kide honek aurton jaso dau sendotzako sakramentua. Ikasturtean zehar boluntario lanak egin dauz Caritasen heziketa arloko laguntzea behar daben umeakaz eta ikastolan bertan be klase partikularrak emoten izan deutsez beharrizana eukien gaztetxoei. Azken baten, Begoñazpi ikastolako zuzendariak, Nerea Begoñak dinoan moduan, Mikelek ederto islatzen dau zabaldu gura daben espiritua: balioetan oinarritutako kalidadezko heziketea.

IMG_8916.JPG
Mikel Basaras ikastolako sarreran.

Zelako nahastea Selektibidadean 9,80 atara ostean!

Benetan be. Ez neban itxaroten. Emaitzea ikusi nebanean salto-saltoka hasi nintzan eta aita eta amari deitu neutsen barria emoteko. Laster deitu eben Unibertsidadetik Euskadiko notarik onena nirea zala esateko. Ezin neban sinistu be egin. Gero, komunikabideetatik alkarrizketak egiteko deitzen hasi jatazan eta gaur arte.


Eta orain merezitako atsedena?

Ez horrenbeste, udako lan kanpamentu bitan emon dot izena eta onartu nabe. Umeakaz egongo naz lehen be ibili nazalako eta esperientzia berebizikoa izan dalako. Caritaseko programa baten hartu dot parte nire Pastoral Barrutian. Astero ordu bi egiten izan dodaz txikiakaz. Esperientzia hainbat gustau jatanez udan be horretan jarraitu gura dot hizkuntzak praktikau ahala. Eta irailean Ingenieritza Industrialeko ikasketak hasiko dodaz.


Zer da Begoñazpitik jaso dozuna?

Ezagumenduak eta jakituria baina batez be balioetan hezi nabe. Nire gurasoek Eleizbarrutiko ikastola bat aukeratu eben eta asmatu egin ebela uste dot.

bizkeliza webgunetik hartuta

1 iruzkin:

  1. Zorionak Mikel eta eskerrik asko zure testigantza partekatzeagaitik !!!

    ErantzunEzabatu