2015/11/25

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna





Bideo honek ederto baten erakusten dau Emakumeenganako Indarkeriaren aurrean ezikusiarena egiten dogula. Nazareteko Jesusen garaian ere ez egoan bardintasunik gizon eta emakumeen artean, "Emakume Adulteriogilea"ren pasartean irakurri daikegun moduan (Jn 8, 1-11).

Askotan erakutsi eban Jesusek emakumeenganako jarrera “berezia”, ingurukoentzako probokazino handia izaten zana. Moisesen Legeak, Jesusen garaiko judutarrentzako lege sakratua, senarra ez dan gizon bategaz ibili dan emakumea harrika hil behar dala esaten dau. Fariseuak eta Lege Maisuak Jesusen mezuaren kontra egozan eta beragana hurbildu ziran probokatu gurean. Jesus Legearen kontra ebilela erakutsi gura eben, salatu eta zigortu ahal izateko.

Jesusek baekian legearen kontra berba egiten harrapatu gura ebela eta une horretan “ezikusiarena” egitea zan aukerarik errazena legeagaz eta lege-maisuakaz arazorik ez izateko. Jesusek, Joanek idatzi eban legez, ez eban “ezikusiarena” egin. Bere erantzuna argia eta garbia izan zan:

“Zuen artean pekaturik barik dagoanak bota deiola lehenengo harria”

Esaldi horregaz erabateko bardintasuna ezartzen eta aldarrikatzen eban gizon eta emakumeen artean. Gizon hareek eta emakume harek eukiezan pekatuak eta oker egindakoak bardintzat joten ebazan, emakumea edo gizona nor zan begiratu barik.

Jesusek gizon eta emakumeen bardintasunaren alde egin eban eta emakumeen kontrako indarkeria salatu eban, ezikusiarena egin barik.

Egin daigun guk ere bai, bere jarraitzaile garanak, gauza bera.