2016/02/26

Eliza, Big Bang-a, astronautak eta estralurtarrak

Georges Lemaître, Big Bangen aita
Batzuk eliza Big Bang-en teoriaren aurka dagoala pentsatzen dabe. Guztiz kontrakoa izan danean, BigBang-en teoria Georges Lemaître deitutako abade batek proposatu eban

G. Lemaître eta A. Einstein
Artikulu interesgarri honetan: Un cura dio la “más bella explicación de la Creación”, según Einstein” Big Bang-en teoriaren historia oso ondo kontatzen da. 

Hantxe bertan azaltzen danez, garai horretako Aita Santuak Big Bang-en teoria “dogma” bihurtu gura eban, baina Lemaitrek hori ez egitea aholkatu eutson. Zientziak bere bide propioa eduki behar daualakoan. Garai horretan “fededunek” unibertsoak sorrera ebala defendatzen eben; “ez fededunek” unibertsoa betidanik existitu zala mantentzen eben bitartean.


Aldrinek ilargian Jauna hartu eban
Duda barik, zientzialariak pertsonak dira, eta bakoitzak gura dauan sinesmena eukiko dau. Han doguz muturreko adibide bi: Alde batetik, Yuri Gagarinek “zeruan jainkorik ez egoala” esan ebala kontatzen da, gezurra izan arren. Beste alde batetik, ilargian jan eta edan ziran lehenengo “gauzak” Kristoren gorputza eta odola izan ziran. 

Dirudienez astronauta gehienak sinestunak dira… baina ezin dabe adierazi. Batek daki.

Aldridek ilargian erabili eban kaliza Jauna hartzeko
Amaitzeko, batzuek Marten bizitza topatuz gero, elizak bere doktrina aldatu beharko daula dinoe. Dirudienez, ez dabe entzun azkeneko Aita Santu biek Eliza alienigenak bataiatzeko prest dagoala argi esan dabela (Estralurtarrek hori eskatzen badabe, jakina !!)... Azkenean, Katoliko berbak zera esan gura dau: Unibertsala (Arraza, hizkuntza, nazio, baita unibertsoko adimendun espezie, guztientzat).


2016/01/27

Errukiaren Jubileurako Frantzisko Aita Santuaren Otoitza


Jesu Kristo gure Jauna,

Zuk, zeruko Aita bezala errukitsu izaten irakatsi diguzu,

eta Zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten duela esan diguzu.

Erakutsi guri zeure aurpegia, eta lortuko dugu salbamena.

Maitasunezko zure begiradak libratu zituen Zakeo eta Mateo diruaren esklabo izatetik;

baita adulteriogilea eta Magdalena ere

zoriontasuna izaki huts den norbaitengan bilatzetik;

Pedrori negarra eragin zion saldukeria egin ondoren,

damututako lapurrari, berriz, Paradisua ziurtatu zion.

Egizu, gutako bakoitzak entzun dezala, geuri esandako hitza bezala,

Zuk emakume samariarrari esandakoa:

Jainkoaren dohaina zein den jakingo bazenu!

Zu zara ikusezina den Jainkoaren aurpegi ikusgarria,

ahalguztidun izatea, batez ere, barkatzean eta errukitsu izatean

erakusten duen Jainkoarena;

egizu, Eliza izan dadila, munduan, zure aurpegi ikusgarria,

Zu baitzaitu Elizak bere Jauna, piztua eta aintzatsua.

Zuk hala nahirik, argaltasunez jantziak dira zure apaizak ere,

benetako errukia senti dezaten ezjakinentzat edota oker dabiltzanentzat;

egizu, horiengana hurbiltzen denak suma dezala

zain duela Jainkoa, bera maitatzeko eta barkatzeko.

Bidali guri zeure Espiritua eta sagara gaitzazu guztiok haren igurtziaz

errukiaren Jubileua Jaunaren onginahi-urtea izan dadin

eta zure Elizak, gogo-berriturik, Berri Ona behartsuei eman diezaien,

gatibu eta zapalduei askatasuna hots egin

eta itsuei ikusmena eman diezaien.

Hala eskatzen dizugu, Ama errukitsua den Andre Mariaren otoitzarekin bat eginik,

Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean errege bizi baitzara gizaldi eta gizaldietan.

Amen.

Loiolako Santutegiko Webgunetik hartuta